jueves, 3 de mayo de 2012

Noiz alde egin behar dute seme-alabek etxetik?


Espainiako estatúan lanean ari diren 25 eta 30 urte bitarteko gazteen %60 inguruk es du oraindik gurasoen etxetik hegaz egin”


Argi dago urteekin gizartea aldatu dela eta goialdean azaltzen dudan baieztapenean dago adibide bat. Nire gurasoen garaian jendea ateratzen zen oso gazte bere gurasoenetik, alde batetik askatasuna lortzeko eta bestetik egiteko abagunea zutelako. Askatasuna esaten dudanean adierazi nahi dudana da lehen gurasoek kontrol handiagoa zutela beren seme-alabeengan, baina hobeto esplikatzeko adibide batzuk jarriko ditut. 60. edo 70. hamarkadan, gazteek egiten zutenari buruz kontu handiagoak eman behar zieten gurasoei, bai kalera joateko, bikote-kidearekin harremanetan ibiltzeko, eta harekin sexu-harremanak izateko askotan ezkontzean zeukaten aukera "errazana".
Gaur egun ordea gurasoen etxean oso eroso bizi gara, izan ere ez ditugu fakturak ordaindu behar, jaten ematen digute sukaldatu eta harrikoa egin beharrik ez dugula, arropa garbitzen eta lisatzen digute… Gainera gure bikote-kidearekin etxean lo egin nahi baldin badugu gurasoek onartzen dute. Honen truke intimitatearen galera dugu, gurasoek egiten dugun guztiaz enteratzen direlarik. Baina zergatik aldatu printze eta printzeza bizimodu hori? Non aurkituko dugu holako hotela eta doan?
Egia esanda, gazte guztiek ez dugu pentsakera hori, eta gure autonomía asko preziatzen dugu, baina gurasoen etxebizitzatik alde egin nahi izanda ere ezin dugu. Alde batetik kurrikulum akademikoa gaur egun pisu handia dauka eta horrela izanda, ikasketak asko luzatzen dira (karrera egin, masterra, kurtsoak, tesia, hizkuntza agiria atera, etab.) azkenean hogeita hamar urte betetzen dituzu eta oraindik laneko eskarmenturik ez. Baina larriena da ikasketa guzti hauek bukatzen dituzunean konturatzen zarela ez dagoela zure ikasketen arloan lana aurkitzeko modurik. Beraz, azkenean edozein lanpostua onartzen duzu, baldintza penagarriekin. Ez dago esan beharrik soldata ez dizula ematen etxe bat erosteko, hipoteka batean sartzeko, baina ezta etxe-zulo bat alokatzeko ere. Bikote-kidea izanda, agian bion artean zerbait ordaindu ahal izango duzue, baina, bikoterik ez baduzu? Ba horrela izanda bi aukerak daude: pisukideak aurkitzea etxe baten aloka partekatzeko, edo bestela gurasoen etxean geratzea dirua aurrestu ahal izateko.
Beraz, egoera hau dela eta nola egingo dugu ba egaz? Nire ustez nire belaunaldiaren arteko aldea gero eta txikiagoa da, ez dago lanarik, giza laguntzak murrizten ari dituzte, eta gauzak aldatzeko ez dago irtenbide erraza. Asken finean politikoen eskuetan gaude, eta aldi berean hauek dirua duten eskuetan daude, eta boterea dutenei ez zaie interesatzen egoera ekonomikoa aldatzea. Beraz, guraso maiteak: lasai hartu eta goazen familia erlazioak aberastera eta estutzera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario