martes, 22 de mayo de 2012

Ondoeza



Zuk aipatzen duzun bezala, nire ustez ere medikuntzako karreran humanismo gehiago behar da, alegia, eza hori hainbat karreratan eta gure gizarteko arlo askotan nabarmendu dezakegu.

Hala ere, mediku bat humanismo falta izatea oso gauza larria dela iruditzen zait, gaixorik gaudenean sentiberagoak baikara, eta ondorioz babes beharra dugu besteengan, hurbiltasuna. Hori dela eta, gu sendatzeaz gain, medikuarengandik goxotasuna eta ulermena jasotzea espero dugu.

Iritzi hau ematean oinarritzen naiz nire eskarmentuan eta gertu ditudan pertsonen kexetan. Nolako kexak izaten diren hauek? Bada askotan medikuaren "isiltasunari" dagokiote, hau da, gu medikuari oso kezkatuak eta urduri joaten gatzaio min bat sortu zaigulako, eta berarengan espero duguna da gure ezezagutza argitzea eta lasaitzea, egoera arintzearren. Baina horren ordez medikuaren forma latzak eta urruntasuna topatzen dugu: Alde batetik, galderak egiten dizkigu gidoi bat irakurtzen ari izango balitz bezala eta erantzuten diogunean ez digu begietara begiratzen. Bestetik, ez du arretarik jartzen gure kezkan, beraz ez da saiatzen hau desagertarazten. Hau guztia gutxi balitz, zelako hizkera erabiltzen du gurekin? Medikuntza arloan erabiltzen den terminologia teknikoa ezagutu behar izango bagenu bezala. Akaso sei urteko karrera osoan ez dute enpatia zer den ikasten? Beraz, kontsultatik itxaropenaz atera baino, kezkatuagoa irten (irteten?) gara.

Benetan espero dut noizbait egoera hau aldatzea, gure gizarteak humanismo gehiago behar du eta horretaz arduratu behar dugu denok, behar duen garrantzia emanez eta bide horretan lan egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario