lunes, 23 de abril de 2012

Gurasoentzako gutuna




Donostian, 2012ko apirilaren 23an.


Guraso agurgarriak:

Datorren astean herriko jaiak izango direla eta, zuengana jotzen dugu iaz gertatutako ezbeharra gogorarazteko eta horretaz kontzientzia hartzeko, horrelakorik gehiago gerta ez dadin.

Gogoratuko duzuenez, pasa den urteko jaietan, gure herriko bi gaztetxok alkohola edan ondoren, baten aitaren autoa hartu eta abiatu ziren. Handik pixka batera, autoaren kontrola galduz, emakume bat harrapatu zuten, emakumeak berehala bizia galdu zuelarik. Honekin lotuta aipatu behar dugu beste kontu hau ere: martxoan gure Andoni maitea betiko galdu genuela koma etiliko baten eraginez. Hamabost urte besterik ez zituen.

Gertakizun hauek gogoratzea oso mingarria eta latza bada ere, jakin ezazue gure asmoa ez dela jaiak beltzez janztea, gure kezka adieraztea baizik, eta zuek, gurasoek, prebentzio aldetik seme-alabekiko duzuen funtsezko paperaz jabetzea, gure gazteen heziketa denen ardura baita, baina etxetik hasita.

Esandakoa kontuan hartuko duzuelakoan, eta aldez aurretik orain arte proposatu ditugun droga eta alkohola kontsumoaren prebentzioaren aldeko ekintzetan inplikatzeagatik eskerrak emanez, jaiak denok giro alaian pasatzeko desioz agurtzen zaituztegu.


Jaso ezazue agur bero bat,

Ikastolako zuzendaria

No hay comentarios:

Publicar un comentario