miércoles, 7 de marzo de 2012

Adiskidetasuna

Gizonen arteko adiskidetasuna eta emakumeen artekoa berdinak dira?

Gogoko dudan gaia da hau, nire ingurunea pixka bat aztertuta zenbait ezberdintasun ikusi baititut arlo honetan, eta aipatzekoak direla iruditzen zait.

Gaia honi buruz hitz egitean kontu handiarekin ibili behar dut argi uzteko nirea asmoa ez dela emakumeen edo gizonen adiskidetasuna hobea den esatea, desberdintasunak argiaraztea besterik ez.

Hori guztia aurretik esanda, nire esperientziatik ateratako inpresioak azalduko ditut. Adibidez, gizonezko koadrila batekin atera naizenean, konturatu naiz haien artean erabiltzen duten hizkera zuzenagoa dela emakumeek erabiltzen duguna baino. Nire ustez, horrek bere alde onak eta txarrak ditu, hau da, alde batetik esanahiak errazago ulertzen dira eta ez dira hainbeste gaizkiulertu azaltzen, gainera, askatasun handiagoko jokabidea errazten du. Baina batzuetan egiak aurpegira esateak onurak ekartzen baditu ere, besteetan hauek entzutea gogorregia izan daiteke.

Emakumeek, ordea, hipokresia gehiago erabiltzen dugu, edo beste modu batez esanda, “erdi-egiak” ohikoak ditugu. Batzuetan ondokoa ez mintzeko erabiltzen ditugu, baina besteetan inbidiaren isla hutsa dira. Honen adibide umoretsu bat izan liteke ondorengo otoitza: “Jainkoa, argaltzen lagundu ezin banauzu, behintzat nire lagunak loditu”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario